Rekalde Aretoa kanpoaldea
Rekalde Aretoa barrualdea
Iparraguirre Kalea, 21
48009
944068532

Deskribapena

Rekalde Aretoa egungo arte-jarduera askoren ezagutzan, harreran eta hedapenean sakontzeko helburua duen gune bat da.

1991. urtean sortu zenetik, aretoaren ibilbidea estuki lotuta egon da gure mugen barnean eta kanpoan ekoizten den arte garaikidearen ikerketarekin, eta, ildo horretan, egungo artearen ardatz diren eztabaidetan oihartzuna izan duten lan-proposamenak egin ditu.

Rekalde Aretoak leku egokia izan nahi du funtsezkoak diren gako batzuk batera landu ahal izateko, hain zuzen, arte-ekoizpenaren esanahiari, artearen aurkezpen- eta erakusketa-mota ezberdinei, eta era askotako ikusleekin elkarrizketan aritzeko gaitasunari dagozkien gakoak.

Egitura aldetik bi gunetan bananduta egonik, Rekalde Aretoak abiadura ezberdinetan ibili nahi du, era askotako lan-formatuetan sakondu ahal izateko, erakusketak, lan-aurkezpenen proiektu zehatzak, eztabaida-saioak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak eta argitalpenak prestatuz. Rekalde Aretoak kulturaren hizkera desberdinei buruzko eztabaida irekian parte hartu nahi duten guztiek eratuko duten "gunea" izan nahi du. Azken batean, gaur egungo jarduera artistikoa ikasteko plataforma bat izan nahi du.

Irisgarritasun-informazioa

  • Museoaren sarrera: Museora kaletik sartzeko gurpil-aulkiak erabil daitezke. Museoko ibilbide-espazio guztiak zabalak eta irisgarriak dira.
  • Komunak: Bisitariek komun irisgarriak dituzte, kabina berean integratutako konketarekin eta abisatzaile laguntza-gailu batekin.
  • Mailegurako aulkiak: Museoak mailegurako aulkiak ditu behar duten bisitarientzat. Museoko leihatilan doan eska daitezke.

Nola Iritsi

  • Metroa: Moyua geltokia
  • Tranbia: Guggenheim geltokia
  • Autobusa: Alameda Recalde 31. Bilbobus 13, 27, 38, 48

Irisgarritasuna

  • Sarrera irisgarria
  • Itsu-txakur
  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

944068532
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00ak arte