Foto Zerain Paisaia Kulturala- Museoa
Zerain Núcleo Gunea, 11
20214
943801805 - 649946277

Deskribapena

Museoaren helburu nagusia Zeraindarren bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea da: garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meatzaritza garaitik igarota, gaur egunera arte.

Tematika desberdinetan sailkatuta, tresna, altzari, lanabes, dokumentu eta bestelako objektuak biltzen dira.

Guzti hauek, herritarrek borondate osoz eskainitako objektuak dira. Hortaz, Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan dela esan daiteke.

Irisgarritasun-informazioa

Museoa kultur etxeko bigarren solairuan dago, eta eskailerak igo behar dira bertara iristeko.

Nola Iritsi

  • Garraio pribatua:

Zeraingo herrigunean dago, mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako plazarekin.

  • Garraio publikoa:

Beasainera edo Ordiziara trenez irits zaitezke, Seguraraino (GO01) autobus bat hartu eta Zeraineraino (GO22E) eskatu. Zeraingo turismo bulegoan kontsulta dezakezue informazio zehatzagoa.

Irisgarritasuna

  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria

Antolatzailearen kontaktua

Iratxe Pérez Martinez turismobulegoa@zerain.eus
943801505
Aholkularitza orduak: 
Egunero 10:30 - 14:00