Current Style: Standard
Itsasmuseum, Bilboko Itsas Museoa, kultur zentro dinamikoa, garaikidea eta parte hartzeko irekia da, eta Bilboko eta Bizkaiko itsas ondarea eta kultura bisitari guztiei zabaltzea du helburu, kultur jardueren eskaintza zabalaren bidez: bisita gidatuak, tailerrak, aldi baterako erakusketak, hitzaldiak, etab.
Euskalduna ontziolak zeuden lekuan kokatuta, bere kanpoaldeko (dikeak, ontziak, ponpa-gela eta Carola garabia) eta barneko bilduma iraunkorrak, merkataritza, meatzaritza, industria-garapena, ontzigintza, itsasadarraren ingurumen-berreskurapena edo Bilboko Portuaren garrantziaren bitartez, Bilboko eta Bizkaiko itsas historiaren ibilbidea proposatzen dugu.
Museoaren sarrera: Museora kaletik sartzeko gurpil-aulkiak erabil daitezke. Museoko ibilbide-espazio guztiak zabalak eta irisgarriak dira.
Komunak: Bisitariek komun irisgarriak dituzte museoko beheko eta goiko solairuetan, kabina berean integratutako konketarekin eta abisatzaile laguntza-gailu batekin. Beheko solairuko komunek haurtxoen aldagailua dute.
Igogailuak: Museoak beheko eta goiko solairuak lotzeko 2 igogailu ditu. Igogailuen neurriak egokiak dira umeen eta helduen gurpil-aulkientzat. Hots-seinalea eta botoi irisgarriak dituzte.
Mailegurako gurpil eta makila-aulkiak: Museoak mailegurako gurpil eta makila-aulkiak ditu behar duten bisitarientzat. Museoko leihatilan doan eska daitezke.
Txartel-lehiatila: Itsasmuseumeko leihatilan bisitariek bilduma iraunkorrari, aldi baterako erakusketei eta museoaren programazioari buruzko informazioa lor dezakete.
Atsedenlekuak: Atarian eta erakusketa iraunkorrean zehar, atsedenleku batzuk daude.
Zatoz Carola garabiaren historia ezagutzera! Carola garabi ikonikoaren 1:170 eskalako erreprodukzioa hau, 3D inprimagailu baten bidez sortu da, azido polilaktikoan edo PLA-n (biopolimeroa), bere jasangarritasunagatik nabarmentzen den materialean. Pieza honen helburua museoko bildumako piezarik garrantzitsuenetako bat ahalik eta jende gehienarengana hurbiltzea eta bere historiari buruzko hainbat bitxikeria kontatzea da. Hala, objektuarekin batera, informazioa irakurketa errazaz eta braillez idatzita duten koadernoak daude, eta zeinu-hizkuntzan eta azpitituluak, 4 hizkuntzatan, duen bideoa.
Bisita autogidatu irisgarria: Itsasmuseumek, Gorabiderekin lankidetzan, urritasun kognitibo edo intelektuala duten bisitariei bisita autogidatu irisgarria eskaintzen die, museoko leihatilan doan eska daitekeen mapa baten laguntzarekin.
Bisita eta Tailer irisgarriak: ItsasCaixa programari esker (La Caixa Fundazioaren eta Itsasmuseumen arteko lankidetza), jarduera batzuk doakoak dira irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat edo edozein desgaitasun fisiko, ikusmen, entzumen, organiko edo kognitibo-intelektuala duten pertsona-taldeentzat, baita gizarte-bazterkeriako egoeran daudenentzat ere.
Metroa: San Mameseko geltokia, Sabino Arana irteera
Tranbia: Euskalduna geltokia
Autobusa: Bihotz Sakratuko geltokia, 56, 62 eta A3 zenbakidun autobusak
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones
Itsasmuseum bisita librea