Current Style: Standard

Hondarribia egun herri txiki bat da eta Bidasoa ibaiaren bokalean, bereziki eder eta lasaia den parajean, kokatuta dago. Dena den, Frantziako erreinuarekin mugakidea izanik, bere kokapena estrategikoa zen eta mendeetan zehar gerra-jarduketa nabarmena izan zuen.
Usadioz biztanleak hiru taldetan banatuta egon dira eta berezko ezaugarriak nahiz nortasuna izan dituzte: barruti harresituan bizi direnak edo kaletarrak, itsas auzokoak ala portuarrak eta Jaizkibelgo mendi-mazelan sakabanatuta bizi direnak edo baserritarrak. Alde horiek desagertuz joan dira, eta 80ko hamarkadara arte iraun zuen lehia mitiko horretatik ez da ezer geratzen.
Bizimodu bezala nekazaritza baserritarra ia desagertu da. Hala ere, oraindik itsas kokagune garrantzitsua jarraitzen du izaten: bere arrantza-portua, bakarrik itsasbazterreko arrantzarako, Gipuzkoako nagusia da, Getariakoarekin batera.
Autobusa: Lurraldebuseko Ekialdebus zerbitzua, E25 (Irun-Hondarribia) eta E27 (Donostia-Hondarribia) lineak.
Kotxez ere Hondarribiara iristeko aukera dago. Hiriak hainbat aparkaleku ditu, doakoak eta ordainpekoak (TAO).
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones
HONDARRIBIA. ÑABARDURAK ETA KOLOREAK. Bisita Gidatua
HONDARRIBIA. ÑABARDURAK ETA KOLOREAK. Bisita Gidatua
HONDARRIBIA. ÑABARDURAK ETA KOLOREAK. Bisita Gidatua