Dantzaguneko areto txikia
Dantzaguneko areto handia
Dantzaguneko sarrera
Pelotari Kalea, s/n
20100
943021624

Deskribapena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zerbitzua, Gipuzkoako Dantzagunea baliabide-gunea da, eta bere helburua da dantza-ekimenak sustatzen laguntzea eta dantzaren arloan lan egiten duten pertsonei laguntzea.

Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.

Honako hauek dira Gipuzkoako Dantzagunearen lan-lerro nagusiak: Sorkuntza, aholkularitza, formakuntza, komunikazioa, hedapena eta dokumentazioa.

Honako baliabideak ditu Gipuzkoako Dantzaguneak:

Dantzarako 4 areto

Hainbat dantza-mota egin ahal izateko, bi estaldura mota dituzte aretoetako zoruek:

  • Areto nagusia: 240 m2, linoliozko estaldura
  • Areto ertaina: 160 m2, linoliozko estaldura
  • Areto txikia: 115 m2, egurrezko estaldura
  • Erabilera anitzeko aretoa: 75 m2, egurrezko

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Euskotren: Hendaia-Lasarte linea. Geltokia:Errenteria.

Lurraldebus.

Renfe: aldiriak, geltokia: Lezo-Errenteria.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Sarrera irisgarria
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

943021624