Gipuzkoako Artxibo Orokorra kanpoaldetik

Deskribapena

Gipuzkoako Artxibo Orokorra Tolosan kokatuta dago eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren gobernuko erakundeen artxibo historikoa da: Batzar Nagusiena eta Foru Aldundiarena, alegia.  

Gure oinarrizko eginkizunak Gipuzkoako lurraldeari dagokion balio iraunkorreko ondare dokumentala bildu, kudeatu, antolatu, kontserbatu eta ezagutzera ematea dira.

Gure lana eta gordetzen dugun ondarea ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatzen ditugu. Bisita horietan artxiboko hainbat gune erakusten dira, besteak beste, zaharberritze laborategia eta depositu dokumentalak.

Artxiboan gordetzen ditugun dokumentuen kronologia oso zabala da (XV. mendetik XXI. mendera artekoa) eta informazioa jasotzeko erabili diren euskarriak oso desberdinak (pergaminozko dokumentuak, trapu-paperezkoak, beirazko plaketan egindako argazkiak, etab.)

Irisgarritasun-informazioa

Artxibora sartzeko ranpa bat dago, baina gurpildun aulkiak ezin dute haiek kabuz sartu. Laguntza beharrezkoa izaten da. 

Igogailua dago baina gurdilpun aulkiak ezin dute haien kabuz erabili. Laguntza beharrezkoa izaten da. 

Ranpa eta igogailua estuak dira. Beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileek erreserba bat egin aurretik informazioa eskatzea gomendatzen da. 

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Trena:

Renferen aldiriko trena. Tolosak bi parada ditu (Tolosa erdia eta Tolosa) eta horietako edozeinetatik erraz iritsi daiteke artxibora oinez. Tolosa parada bakarrik da irisgarria.

Autobusa:

Tolosa Donostiarekin eta beste udalerri batzuekin lotzen duten autobus-lineak daude.

Tolosa hiriburuarekin lotzen duten Lurraldebuseko lineak BU07-Tolosa>Donostia (herriz herri) eta BU08-Tolosa>Donostia (zuzenekoa) dira.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Sarrera irisgarria
  • Espazio erlaxatua

Antolatzailearen kontaktua

Maider Etxagibel Galdos agg-gao@gipuzkoa.eus
943415262