La Encartada Fabrika-Museoaren kanpoaldea
La Encartada Fabrika-Museoaren barrualdea

Deskribapena

La Encartada SA fabrika 1892an sortu zen eta 100 urtez egon zen martxan. Kapital soziala 5 indianok –Mexikon aberastu ziren bizkaitar emigranteak– jarri zuten; haietako 3 Balmasedakoak ziren. Fabrikan, artilea lantzen zen eta hainbat artikulu egiten ziren, besteak beste txapelak –produktu nagusia–, mantak eta oihalak, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, nola ez, matazak eta harilak.

Fabrikaren inguruan, auzo langile txiki bat eraiki zen langileentzako etxeekin, kapera-eskolarekin, zuzendariaren etxearekin (dagoeneko desagertuta) eta bestelakoekin. eta baratzeekin. 2007tik, La Encartada Fabrika Museoa industria-museo bat da. Eraikinek, makinek eta langile-koloniak garai haien adierazle nabarmena dira, eta bisitak penintsulako iraultza industrialaren hasierako garaietara eramaten gaitu. La Encartadaren balio nagusietako bat da bere makina-bilduma paregabea; ingelesak dira gehienak, XIX. mendearen amaierakoak eta XX. mendearen hasierakoak.

Ia ukitu gabe kontserbatu ditu bere irudia eta dotazio teknologikoa, eta oso-osorik mantentzen ditu ekoizpen-prozesuaren elementu guztiak, lehengaia gordin jasotzen denetik, paketatzeko eta bidaltzeko prozesura arte. Osotasun tekniko hori eta kontserbazio-egoera paregabea direla-eta, La Encartada bisita daitekeen elementu bakarra da bere arloan.

* Bisitak beti dira gidatuak 

Nola Iritsi

Autobusez: Bizkaibus A0651 (Intermodal, astean ordu erdiro)

  • La Penilla geltokia, bertatik 1,5 km-ko ibilaldia bidegorritik egiten da (20 minutu inguru), azken 200m-ak errepide nagusitik.

Trena: Renfe Aldiriak (astean zehar ordu erdiro)

  • C4 linea Bilbao La Concordia irteera - Balmaseda helmuga (La Calzada geltokia, 2. geltokia, Balmaseda). Hortik oinez egiteko paseoa da bidegorritik, 1,5 km-koa (20 minutu inguru), azken 200m-ak errepide nagusitik.

Garraio pribatua: BI-636 errepidetik, Kadaguako korridorea 

  • Kontuz. Autobus pribatuan bazatozte, ez da gomendagarria Balmasedan sartzea (Burgoserako noranzkoan jarraitu museoraino).
  • Auto eta autobusentzako aparkalekua, egokitutako bi plazarekin (aparkalekuraino sar daiteke, informazio gehiago nahi izanez gero museoarekin harremanetan jarri).

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Sarrera irisgarria
  • Itsu-txakur
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria

Antolatzailearen kontaktua

Informazioa La Encartada laencartada@bizkaia.eus
946800778
Aholkularitza orduak: 
Asteartetik ostiralera 10:00-13:30