Museoaren kanpoaldea
Museoaren barrualdea
5

Deskribapena

Durangoko Arte eta Historia Museoa Etxezarreta jauregian dago. Eraikin hau Durangoko Udalak erosi zuen 1984an, eta 1986an museoaren ateak ireki ziren.

Eraikinaren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko 2018an egindako lanen ondoren, museoak bilduma eta banaketa berritu zituen. Hirugarren solairuan, euskal arte garaikidearen bilduma dago, Zumeta, Balerdi, Herrero eta Zubiaurre artisten lanekin, besteak beste. Herriko historiaren aretoa lehen solairuan dago. Bertan, hiribilduaren historia ikus daiteke historiaurretik gaur egunera arte. Beheko solairuan eta bigarren solairuan aldi baterako erakusketa-aretoak daude. Gai artistikoak nahiz historikoak izan daitezke, tokiko izaera alde batera utzi gabe. Azken urteotan Picasso, Chillida, Dalí eta Dürerren erakusketak nabarmendu dira.

Ikusi bideoa: Durangoko Arte eta Historia Museoa 

Irisgarritasun-informazioa

Gure jardueraren hasieratik, gure gain hartzen dugu irisgarritasun unibertsala lortzeko konpromiso sendoa, gure jardueraren esparru posible guztietan.

  • Museoak arrapalak eta igogailua ditu. Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioa da.
  • 2. solairuan bainugela egokituak eta mostradore egokitua ditugu.
  • Hitzaldi-aretoak gurpil-aulkia jartzeko lekua du.
  • Bankuak eta eserleku tolesgarriak ditugu, bisitari guztien atsedena errazteko.
  • Audiogidak ditugu.
  • Bukle magnetikoa daukagu.
  • Museoaren seinaleak irisgarritasun-arauei jarraitzen die eta braille irakurketa du.
  • Baimenduta dago gida- eta laguntza-txakurrak sartzea
  • Interesdunen beharretara eta ezaugarrietara egokitutako bisita gidatuak egiten dira.

Nola Iritsi

Kotxez etorri ezkero, museo aurrean egokitutako aparkalekua dago. Garraio publikotik museorako bidea irisgarria da. Tren geltokitik 350 metrotara eta autobus geltokitik 550 metrotara dago Museoa.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Bukle magnetikoa
  • Sarrera irisgarria
  • Itsu-txakur
  • Informazioa braillen
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua
  • Espazio erlaxatua

Antolatzailearen kontaktua

Garazi Arrizabalaga garrizabalaga@durango.eus
946030020
Aholkularitza orduak: 
08:00-15:00

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Asteazkena, 2025, Azaroak 5
    Durangoko Arte eta Historia Museoa

    Tailerrak: Aldi baterako erakusketak

    Los participantes han disfrutado mucho.
    Una visita muy amena y el taller muy dinámico y participativo. Un trato muy cercano y amable por parte de la guía. Mil esker por la experiencia, desde Etxepel lo recomendamos.
    Naia
    Gonzalez Martin
    Etxepel
    Etxerik gabe
  • 5
    Your rating: 5
    Asteazkena, 2025, Urri 22
    Durangoko Arte eta Historia Museoa

    Tailerrak: Aldi baterako erakusketak

    Oso oso ondo.Hezitzaileak oso jatorrak eta profesionalak.
    Irteera oso gomendagarria. Oso ondo antolatutako aktibitatea.
    MAIDER
    LETE IZAGIRRE
    ZIG EIBAR BHI
    Adimen desgaitasuna
  • 5
    Your rating: 5
    Osteguna, 2025, Irail 18
    Durangoko Arte eta Historia Museoa

    Tailerrak: Aldi baterako erakusketak

    Actividad atractiva , novedosa e inesperada.
    Los usuarios y el personal que asistió disfruto de la actividad; se adentraron en el mundo de los perfumes de forma inesperada, pero muy grata y atractiva.
    Mª Cristina
    Blanco Mozo
    Centro de dia Egogain
    Adimen desgaitasuna