Current Style: White/Black

Donostiako Orfeoiaren egoitza 1996tik Donostiako alde zaharrean dago, San Juan Kaleko 6. zenbakian.
Koruaren entseguak entsegu-gelan egiten dira. Sartzeko arrapala eta gurpil-aulkientzako 2 espazio ditu, publikoarentzat.
Donostiako Orfeoiaren informazio gehiago
Europako abesbatza talde garrantzitsuenetako bat da. Bere errepertorioak ehun bat obra sinfoniko-koral, 50 opera eta zarzuela lan baino gehiago eta folklore eta polifonia lan ugari biltzen ditu. Koru amateurraren izpirituari eusten dio, baina dedikazio profesionala du, eta urtean batez beste 35-40 kontzertu eskaintzeko gai da. 1987tik José Antonio Sáinz Alfaro da zuzendaria.
Maiz parte hartzen du Espainiako musika-jaialdi garrantzitsuenetan, hala nola Granadan, Musika Hamabostaldian, Peraladan edo Santanderren, eta Europako jaialdi hauetan izan da: Lucerna, Los Proms, Salzburgo, Festival Berlioz La Côte Saint-André, Chorègies d 'Orange, Rhin, Rhur, Saint-Denis eta Radio France eta Montpellier.
Nazioarteko jarduera berrienen artean, nabarmentzekoak dira Parisko Philharmonie (2019 eta 2015), Munich (2018), Rotterdam (2018), Londresko Proms (2017), Luzerna (2016), Parisko Pleyel aretoa edo Tolosako Halle aux Grains, azken horretan maiztasun handiz.
Zuzendari ugarik zuzendu dute: Abbado, Argenta, Barenboim, Chailly, Dudamel, Frühbeck, Gergiev, López Cobos, Maag, Makerras, Maazel, Mandeal, Markewich, Masur, Mehta, Muti, Nezet-Séguin, Ozawa, Pletnev, Temirkanov, Ticciati, Rattle, Salonen, Sokhiev, Stokovsky, Víctor Pablo Pérez edo Zedda, besteak beste. Parte hartu duen orkestrei dagokienez, aipatzekoak dira Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionala, Berlingo Orkestra Filarmonikoa, English Chamber Orchestra, Txekiar Orkestra Filarmonikoa, Dresdeko Orkestra Filarmonikoa, Royal Liverpool Philharmonic, Berlingo Rundfunk Sinfonie Orchester edo Galiziako Orkestra Sinfonikoa.
Egin dituen 200 grabazioetatik, azpimarratzekoak dira azken urteetan Accentusentzat 2017an Luzernako Jaialdian Mahlerren 8. Sinfonia Riccardo Chaillyren zuzendaritzapean eta Virgin Classicsentzat 2009an Mahlerren Bigarren Sinfonia, Frankfurt Radio Symphony Orchestrarekin batera Paavo Järviren zuzendaritzapean.
Bere historian zehar lortutako sari ugarien artean, hauek nabarmentzen dira: 1941 Musikaren Sari Nazionala, 1975 Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Arte Ederren Urrezko Domina, 1984 "Arteen Asturiasko Printzea" Saria, 1985 Gipuzkoako Urrezko Domina, 1997 Euskaldun Unibertsala, besteak beste.
Bere historian zehar lortutako sari ugarien artean, hauek nabarmentzen dira: 1941 Musikaren Sari Nazionala, 1975 Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Arte Ederren Urrezko Domina, 1984 "Arteen Asturiasko Printzea" Saria, 1985 Gipuzkoako Urrezko Domina, 1997 Euskaldun Unibertsala, besteak beste.
Autobusez: eraikinetik 5 metrotara Boulevard-eko, Gipuzkoa Plazako eta Okendoko geltokiak daude.
Boulevardeko eta Okendoko lurpeko parking-ak dira gertuen daudenak.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu