Bizkaia Aretoa eraikinaren kanpoaldea
Bizkaia Aretoa-EHU; Abandoibarra, 3
48009

Deskribapena

Eraikina Bilboko gune enblematiko batean kokatzen da; "L" formarekin, itsasadarrari eta Guggenheim museoari begira, Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian dago, Pedro Arrupe eta Deustuko zubien artean. 

Eraikitako azalerak 9.000 metro koadro baino gehiago ditu, sei solairutan banatuta. Ekitaldiak egiteko hiru solairu erabiltzen dira eta gainontzekoak EHUko hainbat zerbitzuetako bulegoak dira. Beheko solairuak 2.300 m² ditu, eta bertan dago 441 pertsonarentzako entzunareto nagusia, Mitxelena. Lehen eta bigarren solairuan, 161 eta 66 pertsonentzako bi areto daude eta erakusketak edo beste motatako ekitaldiak burutzeko bost gela ireki. Horretaz gain, lehenengoko solairuan 400 m²-ko azalera duen terraza bat dago ere. 

Gaur egun, eraikin hau era guztietako ekitaldi sozial, kultural, akademiko eta zientifikoen egoitza izaten ari da. Horietatik asko EHUk antolatutakoak izaten dira, baina kopuru nabarmen bat ere kanpoko entitateek burututakoak izaten dira. Hau dela eta, Bizkaia Aretoa erreferentziazko egoitza batean bilakatu da Bilbo mailan ekitaldien sektore honetan.

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Tranbiaren geltokia dago ondoan eta hau zuzenean konektatuta dago Abando tren geltokiarekin, Termibusarekin (autobusen geltoki nagusia) eta Renfeko geltoki nagusiarekin. 

  • Garraio pribatua:

Kotxe pribatuz etortzeko ere errez dago, eraikinaren ondoan bi parking baitaute. Aparkalekuak ere badaude, baina OTA sistema dago.

*Oharra: auto pribatuan etorriz gero kontuan izan behar da Emisio Gutxiko Eremuan kokatuta dagoela eta kontuan izan behar direla eremuko ezaugarriak.

Bestalde, taxien geralekua dago ere eraikinaren ondoan dagoen Euskadi Plazan. 

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Sarrera irisgarria
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Komunikazio Taldea kzk.komunikazioa@ehu.eus
946015776 / 946018115
Aholkularitza orduak: 
9:00 a 17:00