Arrantzaleen Museoa kanpoaldea
Arrantzaleen Museoa barrualdea

Deskribapena

Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Dorre historikoa altxatzen da. 1943. urtean monumentu nazional izendatutako eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948. urtetik.

Honen moduko museo gutxi dago munduan, euskal itsasoko gizon eta emakumeen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia erakusten baitie bisitariei: arrantzaleen bizitzaren eta ohituren deskribapena, beren gremio-
elkarteak, ontziak, eta denboraren poderioz arrantzatzeko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak.

Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren berri ematen digu, euskal arrantzaleek eratu baitzuten armada horren muin nagusia.

Irisgarritasun-informazioa

  • Taldearen beharrizanak aurretiaz jakinaraztea eskatzen da, bisita ahal bezain beste egokitzeko bakoitzaren beharretara.
  • Ate automatikoak sarreran
  • Informazio-mostradore irisgarria.
  • Aulki tolesgarriak eskuragai daude.

Nola Iritsi

  • Autobusez: Bizkaibus
    • A3515 Bermeo-Amorebieta-Gernika-Bilbao
    • A3527 Bermeo-Mungia-Bilbao (por autopista)
    • A3528 Bermeo-Mungia-Derio-Cruces/Upv
    • A3524 Bermeo-Bakio-Bermeo (neguan)
    • A3517 Bermeo-Bakio-Bermeo (udan)
  • Trenez: Euskotren Bilbao-Bermeo linea
  • Kotxez / autobusez:

Furgonetak / Minibusak: Behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten erakundeen furgonetek museoko aterarte iritsi ahal dira 10:00-13:00
(orduz kanpo: aurretiaz abisatu Udaltzaingoan).

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Ukimen-elementuak
  • Sarrera irisgarria
  • Itsu-txakur
  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

946881171
Aholkularitza orduak: 
10:00 - 14:00