Jardunbide egokiak

Museoak eta Alzheimerra programa 2024-2025

Gertu Kultura
Durangoko Arte eta historia museoko rol playinga

Dementzia duten pertsonek sormen-gaitasuna eta irudimen-gaitasuna beste gaitasun batzuk baino denbora gehiagoz mantentzen dituzte. Jarduera artistiko eta kulturalek dementziaren bat duten pertsonen bizi-kalitatean eragin positiboa dutela frogatua eta onartua dago. Eta, beraz, museoetara bisitak egitea oinarri duten programan kaltetuak zentroan jartzen dituzte (Constant et al., 2022). 

Esparru horretan, 2024an Museoak eta Alzheimerra pilotua sortu zen. Alzheimer gaixotasunaren lehen mailetan dauden pertsonei, haien zaintzaileei eta haien senideei artea eta kultura-ondarea hurbiltzea helburu duen proiektua eta ikerketa. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Museoen Zentroaren, Gertu Kulturaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza izan zen, EFA130/01 ARTIS+ Europako proiektuaren esparruan.

Parte hartu zuten 16 museoek, bost lan-saio teoriko-praktikoren bidez (rol-playing bezalako dinamikak plateatzen zituztenak), dementziak dituzten pertsonen tratu- eta arreta-beharrak ezagutu zituzten. Era berean, museoetako bildumen eta eraikinen tipologien bidez bisita-esperientziak egokitu ziren, honako hauek kontuan hartuta: museo bakoitzaren bisita-gidoia, bisita-ibilbidea eta -sekuentzia, edukiak, elkarrizketarako eragileak, etab. Hori guztia irisgarritasuna zeharkako tresna gisa hartuta eta jarduteko jarraibide zehatz batzuk kontuan hartuta.

Lan horren ondorioz, Gipuzkoako hainbat eguneko zentrok, egoitzek eta erakundek bisita pilotu egokituak egin zituzten ondorengo museotara: San Telmo Museoa, D’Museoa, Museum Cemento Rezola, Chillida Leku, Cristóbal Balenciaga Museoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Rialia, 

El resultado fue la creación de una serie de visitas piloto testeadas y realizadas por Centros de Día, Residencias y entidades a los siguientes museos: San Telmo Museoa, Diocesano Museoa, Museum Cemento Rezola, Chillida Leku, Cristóbal Balenciaga Museoa, Museo de Arte e Historia. Durango, Rialia Industria Museoa, Itsasmuseum, Igartubeiti Baserri Museoa, Zumalakarregi Museoa, Euskal Itsas Museoa, Laboratorium Museoa, Topic, Arte Sakroaren Museoa Vitoria-Gasteiz.

Lehen fase pilotu hau ebaluaketa-metodologia batekin osatu zen, eta UPV/EHUk azken balorazio bat egin zuen. Urtebeteko lanaren eta programak izan duen arrakastaren ondoren, 2025ean Museoak eta Alzheimerra proiektua egonkortu eta lurralde osoan zehar zabaltzen da, parte-hartzen duten museoen, Gertu Kulturaren eta UPV/EHUren arteko lankidetzari esker. 

 

Erreferentzia interesgarriak: