Museoak eta Alzheimerra 2025-2026 programari amaiera eman diogu
Joan den martxoaren 24an Museoak eta Alzheimerra 2025-2026 programaren azken saioa izan genuen Chillida Lantokin, 2024an hasitako ekimenaren jarraipena.
Hautatu gabeko bakardadearen aurkako lan ildoaren esparruan, Museoak eta Alzheimerra programaren lehen edizioa 2024an garatu zen. Gertu Kulturak eta EHUk elkarlanean sortutako proiektua eta ikerketa da, Alzheimer gaixotasunaren lehen mailetan dauden pertsonei, haien zaintzaileei eta haien senideei, artea eta kultura-ondarea hurbiltzea helburu duena. Programak izandako arrakasta eta harrera onaren ondorioz, 2025ean bigarren edizioa hasi genuen.
Bigarren edizioan ondorengo museoak batu dira: Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa, D'elikatuz Interpretazio Zentroa, Lenbur Fundazioa, Soinuenea Fundazioa, Makina Erreminta Museoa, Cristóbal Balenciaga Museoa, Txakolin Museoa - Txakolingunea, Orduña Hiria Museoa, Euskararen Etxea, Gernikako Bakearen Museoa eta Arrantzaleen Museoa.
2025etik 4 saio teoriko-praktiko egin dira:
- Saioa: Programaren aurkezpena, testuingurua, erreferentziak eta aurretiko esperientzia. Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa, Getaria.
- Saioa: Baliabideen analisia, beharrak eta bisitaren prestakuntza. Lekua: Arrantzaleen Museoa, Bermeo.
- Saioa: Zer da dementzia, Alzheimer motako dementziak nola eragiten duen eta komunikazioa hobetzeko kontuan hartu beharreko alderdiak. Lekua: Online.
- Saioa: Praktika | Bisita pilotuaren balorazioa. Lekua: Chillida Lantoki, Legazpi. Saio honetan role playing bat egin genuen, narriadura kognitiboa duten adinekoentzako Lenbur Fundazioak prestatutako bisita pilotua praktikan jartzeko.
Formakuntza-zikloa amaitzeko parte-hartu duten museoek bere inguruko egoitza edo eguneko zentro batekin sortu duten bisita egingo dute. Eta, bisita pilotua frogatu eta egin beharreko aldaketak ezarri ondoren, bigarren edizio honetatik ateratzen diren bisitak Gertu Kulturaren ohiko programazioari gehituko zaizkio.
Gaur egun, lehenengo edizioan sortutako bisita guztiak erabilgarri daude Gertu Kultura plataforman.
Lehenengo edizioa Euskadiko museo desberdinen parte-hartzeari esker garatu zen: San Telmo Museoa, D’ Museoa, Museum Cemento Rezola, Chillida Leku, Cristóbal Balenciaga Museoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Rialia Industria Museoa, Itsasmuseum, Igartubeiti Baserri Museoa, Zumalakarregi Museoa, Euskal Itsas Museoa, Laboratorium Museoa, Topic Museoa, Gasteizko Arte Sakratuaren Museoa.
Mila esker bigarren edizio honetan parte-hartu duzuen guztioi!
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
