Kultur-esperientzia lasaiak eraikitzen
Saio edo esperientzia lasaiak kultur-espazioetan sartzen dira gizarte harremanetan zailtasunak, zentzumen-estimuluekiko sentsibilitate handia eta aurreikusi ezin daitezkeen faktoreekiko gorrotoa duten pertsonen beharretan pentsatzean.
Beraientzat, eta haien familia eta lagunentzat, edozein kultur irteera edo jardueran parte-hartzeak larritasuna eta antsietatea eragin dezake. Horretaz gain, gainontzeko parte-hartzaileek pertsona hauen jarrera epaitzeko beldurra dago.
Gure lurraldean existitzen den behar honi erantzun bat emateko, programa honek kultur-espazioetan kontextu inklusiboagoak eta irisgarriagoak sortzea proposatzen du, pertsona guztien eta zehazki, Autismoko Espektroko Nahastea duten pertsonen eta haien senideen eskubide kulturalak bermatzen lagunduko dutenak.
Horretarako, Gautenarekin batera, Autismoko Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartearekin batera, elkarrizketa eta formakuntza ibilbide bat diseinatu dugu pertsona guztientzako diseinutik abiatua beste ikuspegi eta aukeretatik esperientzia lasaiak garatzeko beharrezkoak diren baldintzetan sakontzeko.
Lehengo saioa Cristóbal Balenciaga museoan izan genuen eta Autismoko Espektroko Nahastea zertan datza ikusi genuen eta kultur praktika onak ezagutu genituen.
Eskerrik asko hurbildu zinten pertsonei eta Cristobal Balenciaga Museoari bere ateak irekitzeagatik!
Adi, 2026ean saio aberesgarri hauekin jarraituko dugu eta!
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
