Berriak

Irisgarritasunari eta aniztasunari buruzko formakuntzak ekainean eta maiatzean

Maiatzaren 30ean Irisgarritasun Unibertsalari buruzko online formakuntza bat izango dugu, eta ekainaren 17an Irisgarritasun kognitiboari eta kulturara sartzeko oztopoei buruzko aurrez aurreko formakuntza bat antolatu dugu Bilboko Itsasmuseum-en.
Eskubian gizon bata agertzen da zerbait azaltzen mahai inguruan dauden pertsona ezberdinei

Kultura-ekipamenduei eta programatzaileei sarean sartzeko prozesuan laguntzeko eta profesionalei jarduera eta zerbitzu irisgarriagoak eta inklusiboagoak diseinatzeko tresnak eskaintzeko, Gertu Kulturak irisgarritasunari eta aniztasunari buruzko formakuntzak antolatzen ditu urtean zehar.

Maiatzaren 30ean, 10:00etatik 11:30era, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko oinarrizko online formakuntza bat izango dugu: “Irisgarritasun unibertsala eta aniztasunarekiko arreta kultura-inguruneetan. Sarrera bat.”

Doako eta online bidezko jarduera, Gertu Kulturako kultura-sareko profesionalentzat.

Bestalde, ekainaren 17an, 10:00etatik 12:00etara, aurrez aurreko formakuntza bat izango dugu FEVAS. Plena Inlcusión-en eskutik Bilboko Itsasmuseum-en: "Zer da irisgarritasun kognitiboa?".

Adimen- edo garapen- desgaitasuna duten pertsonek kulturara iristeko dituzten oztopoak ezagutuko ditugu, baita kultura inklusiboago baterantz aurrera egiteko baliabideak eta tresnak ere.

Izen-ematea: bizkaia@gertukultura.org