Jardunbide egokiak

Hautatu gabeko bakardadeari aurre egiteko BizkaiaGara Egunarekin bat egin dugu

Irailean zehar BizkaiaGararekin lankidetzan aritu gara, hautatu gabeko bakardade egoeran dauden pertsonei kulturara hurbiltzen laguntzekoo

Gertu Kultura Bizkaiak hautatu gabeko bakardadeari aurre egiteko ekimenekin bat egiten du, lurraldeko eragile eta erakundeekin lankidetzan, errealitate hau ikustarazteko. Horretarako, BizkaiaGara-rekin (herritarren ekintzarako, boluntariotza eta komunitate-lanerako gunea) lankidetzan aritu gara, kultura ongizaterako, inklusiorako eta kohesiorako tresna dela ustearekin. 

BizkaiaGara Eguna herritarrei zuzendutako deialdia da, eta bere helburua Bizkaiko lurraldea hobetzea da lankidetza kolektiboaren bidez eta inguruko beharrei erantzunez. 2025. urteko proposamena gizarte-kohesioarekin eta hautatu gabeko bakardadearekin lotutako ekintza-kulturala bideratu da. Hain zuzen ere, gizarte-erakundeen boluntarioek eta hautatu gabeko bakardade egoeran dauden pertsonek elkarrekin antzerki, zinema edo musika ekitaldi batez gozatzeko aukera izan dute. 

2025eko BizkaiaGara Egunaren inguruko informazio gehiago