Berriak

Gizartea hautatu gabeko bakardadearen gaiaren inguruan sentzibilizatzeko proiekzio-solasadiak

Gipuzkoako hainbat udalerritan egindako saioetan fenomeno honi buruz atera ditugun ideia eta ikaskuntza batzuk partekatzen ditugu

Azken hilabeteetan Gertu Kulturak hautatu gabeko bakardadeari parte-hartze kulturalaren eta elkarlaneko sorkuntza kulturalaren bidez aurre egiteko duen estrategiaren barruan, Ados Teatroak bultzatzen duen “Ohiartzuna - El Eco” proiektuan lan egin dugu. 

Gizartea hautatu gabeko bakardadearen gaiaren inguruan sentzibilizatzeko proiekzio-solasadiak antolatzen lagundu dugu. Solasaldi hauen abiapuntua Giza Filmoteka da. Hautatu gabeko bakardadea pairatzen duten pertsonekin batera sortutako hainbat mikrodokumentalek osatzen dute filmoteka hau eta, bertan, beren eguneroko bizitza eta munduari buruz duten pertzepzioa islatzen dute. 

Proiekzioak ikusi ondoren egiten diren solasaldietan parte hartu duten udalerriek bere herrietan hautatu gabeko bakardadearen gaia nola jorratzen duten partekatu dute eta egoera honi aurre egiteko abian dauden estrategiak azaldu dituzte. Orain arte Bergara, Zarautzen eta Ormaiztegin egon gara. Proiektu hau posible da Adinberriren eta uda kolaboratzailei esker.

Solasaldi hauetan adin guztietako gero eta jende gehiagori eragiten dion egoera ikusarazi dugu eta udal saretik horri aurre egiteko beharrak, nahiak eta erronkak mahai gainean jarri diztuzte. Parte-hartzaile eta publikoaren artean sortutako eztabaidetik hainbat ideia eramaten ditugu:

  • Nahi gabeko bakardadea edozein momentutan edonork bizi eta/edo sentitu dezakeen egoera/sentimendu bat da. Ez du adinarekin, generoarekin, jaioterriarekin edo klasearekin zerikusirik. 
  • Bakardadea identifikatzea, onartzea eta egoera honi aurre egiteko lan egitea oso zaila da. Guztiz estigmatizatua dagoen gaia da. Gizartea oraindik ez dago prest egoera hau bizitzen duten pertsonei laguntza eskaintzeko.
  • Gure inguruan gertatzen denari arreta handiagoa jarri behar diogu, gehiago galdetu eta gehiago entzun behar dugu. Komunitatearen, sareen eta harremanen garrantzia eta egitekoa ezinbestekoa da gure gizarteak pairatzen duen arazo honi aurre egiteko. 
  • Hautatu gabeko bakardadea ez da arazo indibiduala eta ezin da bakarrik borrokatu. Zeharkako arazo bat da, denok dugu egoera honen erantzukizuna eta denok dugu egoeran honetan eragina. Ardura partekatua izan beharko luke eta arlo desberdinetatik ekimenak martxan jarri beharko genituzke egoera honi aurre egiteko: politikak garatzean kontuan hartu beharko litzateke, osasunaren esparruan kontuan hartu beharko litzateke, hirigintzan, kulturan, etab.
  • Kulturaren esparruan kontsumitzaile zein sortzaile gisa parte-hartzeak onura argiak ditu pertsona guztientzat, baita nahi ez den bakardade egoeran dauden horientzat: harremanak indartzen eta harreman berriak sortzen laguntzen du, leku eta komunitate baten kide izatearen sentimendua indartzen du, autonomia eta sormena sustatzen du, besteak beste.