Berriak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gizarte inklusioa babesten komunitatean eta komunitatetik” EHUren udako ikastaroan parte hartu dugu

Marta Font Gertu Kulturako zuzendariak eta Amaia Salaverria Gipuzkoako programaren bitartekaritza arduradunak “Gipuzkoan gizarte inklusiorako elkarrizketak"" mahai-inguruan parte hartu zuten

Marta Font, Gertu Kulturako zuzendariak eta Amaia Salaverria, programaren Gipuzkoako Bitartekaritza arduradunak parte hartu zuten "Gipuzkoan gizarte inklusiorako elkarrizketak" mahai-inguruan, Euskal Herriko Unibertsitatearen “Gizarte inklusioa babesten komunitatean eta komunitatetik" udako ikastaroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuak antolatuta, Miramar jauregian.

Esparru horretan, Gertu Kulturaren ekarpenak kulturak esparru komunitarioaren barruan duen zeregina kokatzen lagundu zuen. Kulturak daukan gizarte-balioaz aritu ginen eta testuinguru egonkorrak sortzearen garrantziaz gizartean eragina duten proiektuen iraunkortasunerako, eskubide kulturalak bermatzeko aukera gisa. Bat gatoz gainerako parte-hartzaileekin sektoreen eta eragileen arteko lankidetzaren premian, gizarte-beharrei eta -erronkei aurre egiteko.

Gure parte-hartzearen gako batzuk:

Gure ikuspegia: kalteberatasun-egoeran eta gizarte-bazterkeriarako arriskuan dauden pertsonen kulturarako sarbide eta parte-hartze eskubidea bermatzen laguntzea. Kultura aldaketa sozialaren eragile gisa ikusten dugu, ongizarte-iturria da.

Gure konpromisoa: Eraldaketa sozial inklusiboa bultzatzea, sektoreen arteko zubi egonkor gisa jardunez. Gertu Kulturak gizarte, kultur eta osasun-sektorearen arteko konpromiso kolektibo publiko-pribatutik lan egiten du, pertsona guztien eskubide kulturalak bermatzeko konpromisoa duten gizarte-erakundez eta programatzaile kulturalez osatutako sare bat sortuz.  

Entzute aktibotik ekintzara. Gizarte-premiei eta beharrei erantzuten diegu harreman guneak sortuz eta kulturarako sarbidean dauden oztopoak identifikatuz, hala nola ordutegiak, tarifak, formatuak, irisgarritasun-neurrien gabezia,eta ikusezinagoak diren beste batzuk, instituzionalak esaterako. Prozesu horretan, kultur-programatzaileei esperientzia inklusiboak sortzea ahalbidetuko duten estrategiak garatzen laguntzen diegu eta gizarte-erakundeei kultura bere egunerokotasunean estrategia eta tresna gisa kokatu dezaten laguntzen diegu.

Programan lantzen dituen ikerketa-ildoekin zerikusia duten proiektu espezifikoak garatzen ditugu, besteak beste kulturak hautatu gabeko bakardadearen aurka duen zeregina, kultura-bitartekaritza gizarteratzean funtsezko tresna dela aldarrikatuz. 

Epe ertain eta luzera begira, gure helburua eskualdeetan gertuko kultur-baliabideak aktibatzea da, pertsona guztien bizitza-kulturala normalizatzea eta, horretarako, politika publikoetan eragitea, kultur-ehuna sendotzeko eta pertsona guztien kulturarako sarbidea eta parte-hartzea bermatzen duten programa inklusiboen jarraitutasuna bermatzeko.

Eskerrik asko Gipuzkoako Foru Aldundiari gonbidapenagatik eta Miguel Salgado (Zabalduz Kooperatiba Elkartea) eta Jose Barreiro (Emaús Gizarte Fundazioa), gure mahaikideei, beharrezkoak diren elkarrizketa hauengatik.