Gertu Kultura Bizkaiko sare sozial eta kulturalaren lehenengo elkargunea
Irailaren 26an, Bilboko Euskararen Etxean, kultur eta gizarte arloko profesionalen arteko aurrez aurreko lehenengo topaketa egin zen, proposamenak partekatzeko eta gizarte bidezkoago eta aniztasunekiko adeitsuago baterantz aurrera egiteko.
"Oztoporik gabeko kultura" topaketaren helburua kultura- eta gizarte-sektoreko profesionalen eta gizarte-erakundeetako erabiltzaileen arteko elkarrizketa-gune bat sortzea izan zen. Elkar ezagutzea, entzutea eta kulturak gizartea eraldatzeko dituen aukerak bateratzea, gizarte-aniztasuna ezagutuz eta onartuz. Topaketa hau “Filtrorik gabe: Aniztasuna ospatzen” kanpainaren barruan kokatzen da, gizarte inklusibo baten aldeko irrika sakona sinbolizatzen duena, inor kanpoan gera ez dadin, eta kulturak giza aniztasun guztia islatu dezan.
Jardunaldian zehar, gizarte-erakundeek eta erabiltzaileek kulturara iristeko dituzten oztopoak entzun genituen, baita pertsonengan izan ditzaketen ondorioak ere. Dinamika batzuei esker, gizarte-entitateen eta erabiltzaileen eta kulturako profesionalen artean elkarrizketa sortu zen, kulturari lotutako aukerak, beharrak eta erronkak identifikatzeko.
Gertu Kultura Bizkaiatik eskerrak eman nahi diegu parte hartu duten sareko gizarte-erakunde eta kultura-programatzaileei.
Gizarte-erakundeak: ADSIS Fundazioa, APNABI Autismo Bizkaia, Askabide, Cruz Roja, Elkarbanatuz, Gizakia Fundazioa, Gorabide, Norai Elkartea, Zubietxe.
Kultura-programatzaileak: Arrantzaleen Museoa, Arkeologi Museoa, BBK Fundazioa, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Euskadiko Orkestra, Euskal Herria Museoa, Euskararen Etxea, Gernikako Bakearen Museoa, Orduña Hiria Museoa, Rekalde Aretoa, Teatro Arriaga Antzokia.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
