Berriak

Gertu Kultura Bizkaia abian da

Lurralde historikoan programa soziokulturalak lehen 22 kultura-programatzaile eta 33 gizarte erakunde osatzen dute

Maiatzaren 12an Gertu Kultura Bizkaia inauguratu zen Bilboko BBK Salan. Irabazi asmorik gabeko ekimen honen babesle dira: BBK Banku Fundazioa '2024-2030 Kultura Inklusiboaren aldeko Estrategia'-ren baitan; Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila eta Gizarte Ekintza Saila, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza arloa. Sare honen helburua da kulturaren bidez pertsonen bizi kalitatea hobetzea eta pertsona guztiei kultura eskuratzeko eskubidea bermatzen laguntzea.

Gertu Kulturaren inaugurazioak konpromisoaren, eraldaketaren eta inpaktu sozialaren eragile gisa kultura sustatzeko ekimen baten hasiera markatu du Bizkaian. Jardunaldian kultura- eta gizarte-arloko hainbat pertsona gailen eta adituk parte hartu dute, baita honako hauek ere: Koldo Bilbao BBK Gizarte Ekintzako Kultur arduraduna, Leixuri Arrizabalaga Arruza Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Amaia Antxustegi Ziarda Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Gonzalo Olabarria Villota Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak eta Marta Font Gertu Kulturako zuzendariak.

ETENGABE HAZTEN ARI DEN SAREA

Gertu Kultura sarea zabalik dago kultura-programatzaile guztientzat eta gizarte-erakunde interesdunek bat egin dezakete, etengabe eta urteko edozein unetan. Bizkaian, maiatzatik aurrera, hauek dira Gertu Kultura Sarea osatzen duten lehen 22 kultura-programatzaileak:

  • BBK Banku-Fundazioa, BBK Klima, BBK Babesleak, BBK Sala, Bilbao Orkestra Sinfonikoa - BOS, Bilbao Udala, Bizkaikoa, Arkeologia Museoa, Arrantzaleen Museoa, El Pobal Burdinola - Muñatones Gaztelua, Euskal Herria Museoa, La Encartada Fabrika-Museoa, Ondare Aretoa, Rekalde Aretoa, Txakolingunea, Astarloa Kulturgintza - Durangoko Arte eta Historia Museoa, Euskadiko Orkestra, Euskal Herriko Gazte Orkestra - EGO Fundazioa, Euskalduna Bilbao, Azkue Fundazioa - Euskararen Etxea, Gernikako Bakearen Museoa, Itsasmuseum, Hamaika Kale Elkartea - Orduña Hiria Museoa, Teatro Arriaga Antzokia

Programa hasteko, 33 erakunde, zentro, programa eta gizarte-zerbitzu daude Gertu Kultura Bizkaiaren sarean:

  • Apnabi Autismo Bizkaia, ASPARBI Parkinson Elkartea Bizkaia, APDISA Desgaitasuna duten Pertsonen Elkartea Santurtzi, Aspaldiko Fundazioa, Aspaldiko Fundazioa, Aspaldiko Eguneko Zentroa, Aspaldiko Egoitza Zerbitzu Psikosoziala, ASPACE Bizkaia, Askabide , Eguneko Arreta Zerbitzua, Basurto Eguneko Zentroa, Bidegintza, Bilbao Formarte, Cáritas Bizkaia, Diapasón, Ekin, Etxepel, EAPN Euskadi, EDE Fundazioa, Elkarbanatuz Elkartea, Hiranka 1, Baikaba, Erain Elkartea, Down sindromearen eta beste adimen urritasunen Fundazioa, FEKOOR Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazioa Koordinakundea, FEVAS Plena Inclusión Euskadi, Fundación Vizcaína de Caridad, Residencia Conde de Aresti Egoitza, Futubide Fundazioa, Gaude Elkartea, Gizakia Fundazioa, Gorabide, Izangai Elkartea, Lantegi Batuak, Randstad Fundazioa, San Nikolas Zabalik, UN Etxea 

Gertu Kultura Bizkaia, horrela, Apropa Cultura sarean sartzen da. Programa hori Bartzelonako Auditorioan hasi zen eta, Katalunian 19 urteko ibilbidea egin ondoren, erreferentziazko sare inklusiboa da gaur egun. 150 kultura-programatzaile baino gehiago biltzen ditu, 3.170 gizarte-erakunde baino gehiago eta 260 udalerri baino gehiago, kulturak pertsonak duintzen dituela eta kulturarako sarbidea bazterketarik egin gabe bermatu behar dela uste dutenak. 2021ean programa Balear Uharteetara zabaldu zen, 2022an Madrilera eta 2023an Gipuzkoara. Azken lurralde horretan sareak zifra nabarmenak lortu ditu: 2024ko urtarriletik gaur egun, 3.744 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoan antolatutako 324 esperientzia kulturaletan, lurraldeko 36 kultura-programatzaileren konpromisoari eta 166 gizarte-erakunderen parte-hartzeari esker. Sareak egunez egun hazten jarraitzen du. 

2025eko PROGRAMAZIOA

Programaren aurkezpena Gertu Kulturako zuzendari Marta Fontek eta Gertu Kultura bitartekaritza arduradunak Mirari García egin zuten, eta Gertu Kultura Bizkaiaren 2025erako programazioa aletu zuten. Sareko Irisgarritasun kulturalari buruzko lehen formakuntza maiatzaren 30ean izango da, programan parte hartzen duen Bizkaiko kultura-sektoreari zuzendutako online saio batekin. Gainera, ekainaren 17an, lehen formakuntza presentziala egingo da Bilboko Itsasmuseumen, kultur programatzaileei zuzendua, FEVAS Plena Inclusión erakundearen eskutik. Irisgarritasun kognitiboaren ezagutza eta desgaitasun intelektuala duten pertsonei kulturarako sarbidea bermatzeko aukerak izango ditu ardatz. Formakuntzek eta topaketek udazkenean jarraituko dute. Guztiak doakoak dira eta sareko pertsona guztientzat zabalik daude. Izen-ematea bizkaia@gertukultura.org helbidean egin daiteke.

Azkenik, “Oztoporik gabeko kultura” mahai ingurua izan zen, Eztizen Esesumaga Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde aretoko Hezkuntza eta Publikoen arduradunak moderatuta. Parte-hartzaileek, Lucia Soria FEVAS Plena Inclusión Euskadiko komunikazio eta irisgarritasun kognitiboko teknikariak, Borja Pujol Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari teknikoak, Idoia Pérez de Mendiola Bizkaiko Caritaseko Gizarte Ekintzaren koordinatzaileak, Iratxe Momoitio Astorkia Gernikako Bakearen Museoko zuzendariak eta Sonia Camara Pereña Arrigorriagako Udaleko dinamizatzaile soziokultural eta Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak, beren ikuspegi eta esperientziak partekatu dituzte, kultura-programatzaileek eta gizarte-erakundeek pertsona guztien bizitza kulturala normalizatzen saiatzean aurre egin behar izaten dieten egoerari buruz.

Jardunaldiari amaiera emateko “Haizea” pieza aurkeztu da, Rakel Rodríguez Ruiz (Arymux) diziplina anitzeko artistarena, Arymux konpainia inklusibo eta irisgarriaren zuzendaria eta Zeinudantza diziplina artistikoaren sortzailea, bere marka pertsonal bihurtutakoa. Arymuxek arte eta kultura inklusiboa lantzen ditu, dagozkien hainbat adierazpidetan, eta ikuskizun propioak sortzen ditu. Era berean, artea eta kultura irisgarriak izatea helburu, proposamen artistikoak antolatzen ditu edo haietan lankidetzan aritzen da estatuko eta nazioarteko ekitaldietan.