Berriak

Datorren ekainaren 27an bigarren Elkarguneak ospatuko dugu "Estigmarik gabeko kultura" izenburupean

Gizarte-eta kultura-sektorearen arteko topaketa hau Bergarako Laboratorium Museoarekin elkarlanean egin dugu eta bere egoitzan izango da
Sala llena de personas sentadas en pequeños grupos en círcunlos junto a dos personas que están hablando de pie

Datorren ekainaren 27an Elkarguneak, "Estigmarik gabeko kultura” saio berri bat izango dugu Bergarako Laboratorium Museorekin elkarlanean bere egoitzan.”Elkarguneak” gizarte- eta kultura-sektorearen arteko topaketa bat da, kulturaren bidez gizarte-premiei erantzutea helburu duena. Saioa 10:30etan hasiko da eta 2 ordu eta 30 minutuko iraupena izango du.

Topagune honen helburua kolektibo jakin batzuei tradizioz lotutako estereotipo, aurreiritzi eta estigmak berrikustea eta aztertzea da, hala nola adinari edo gaitasun-aniztasunari lotutakoak, horiek dakartzaten desparekotasunez jabetzeko, eta horrela, kultura arlotik honi aurre egiteko ditugun aukerak planteatzeko. 

Saioa gizarte-sektoreko profesionalek eta Gertu Kulturako lantaldeko profesionalek dinamizatuko dute. Parte-hartzaileak gonbidatuta daude topaketaren ondoren Laboratorium Museoa ezagutzeko bisita bat egitera (aukerako bisita).

Topagune hau “Filtorik gabe: aniztasuna ospatzen” kanpainaren barruan dago,  “Filtrorik gabe” gizarte inklusibo baten aldeko desio sakona sinbolizatzen du. Gizarte horretan ez da inor kanpoan geratuko eta kulturak giza aniztasun osoa islatzen du.

Jarrerak, enpatia eta entzutea funtzeskoak dira kultura inklusiboago bateratz aurrera egiteko, baina ez dira nahikoak. Kultura benetan eskuragarria izan dadin, ingurunea aldatu behar da, pertsona guztiek, salbuespenik gabe, kultur proposamenak eskuratu ahal izango dituztela bermatzeko. Erabateko irisgarritasunaz ari gara hitz egiten, pertsona guztiek beren eskubide kulturalak berdintasunez erabili ahal ditzaten.