Artez Hezi 2026

Formakuntza artistikoak Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan
Gipuzkoa

Martxoko tailerra: Bizikidetza

Saioa Dantzagunera egingo den bisita labur batekin hasiko da, espazioa ezagutzeko eta giroan murgiltzeko.

Tailer honetan, dantza erabiliko da gaitasun fisikoak, musikalak eta emozionalak suspertzeko. Mugimenduaren bidez, barne-emozioak adierazteko bideak esploratuko dira, isiltasunari, gelditasunari eta begiradari garrantzia emanez.

Azken helburua dementzia duten pertsonen eta haien senideen arteko harremana artearenn bidez hobetzea da, sormenerako eta elkarrizketarako gune seguru bat eskainiz.

  • Datak: martxoak 23
  • Ordutegia: 10:15-12:00
  • Plazak: 20
  • Lekua: Gipuzkoako Dantzagunea, Errenteria
  • Zer eraman behar da saiora: Parte-hartzaileek arropa erosoa ekarri behar dute (mugimendua errazten duena), galtzerdiak (baita oinutsik dantzatzeko aukera ere) eta ur botila. Ez da aparteko material teknikorik behar, norberaren gorputza eta mugitzeko gogoa baizik.

Ai Dō Project

Ai Dō Project Donostiako dantza konpainia eta kultur elkartea da, eta 2013az geroztik konpromiso sozial sendoa duten proiektuak garatzen ditu.

Bere ibilbide koreografikoa komunitate-lanarekin batera garatu da, bereziki Alzheimerra duten pertsonen eta haien senideen ongizatea hobetzea helburu hartuta.

Dantzaren, mugimenduaren eta musikaren bidez, konpainiak giza lotura eta eraldaketa sozialerako tresna diren esperientzia artistikoak sustatzen ditu.