Artez Hezi 2025
Urriko tailerra: Sorkuntza komunitarioko laborategia, Okupa
Lehenengo saioa urriaren 9an izango da, eta gorputzak ezagutzea eta entzutea eta mugimenduak inprobisazioaren bidez ikertzea izango ditu ardatz. Bigarren saioa urriaren 23an egingo da, eta aurretik ikusitako guztiarekin pieza bat elkarrekin sortzea bilatuko da.
- Datak: urriak 9 eta 23
- Ordutegia: 10:30-12:30
- Plazak: 20
- Lekua: Gipuzkoako Dantzagunea, Errenteria
Euskadin, Catalunian, Frantzian eta Belgikan ikasi dut dantza.
Gorputzaren mekanismoa ulertu nahiean, osteopatia ikastea erabaki nuen. Lehenengoz nere gorputza ulertzeko ikasi nuen , baina azkenean bizitza ulertzeko nere bidean bilakatu da.
Bai dantzak eta bai osteopatiak gauza amankomunak zituztela ikusita, biak batu ditut, eta entrenatzeko modu bat sortu dut, ”Osteopatía aplicada a la danza”. Gorputzaren barneko mugimendua arakatzen dugu, inprobisazioan eta sorkuntzan erabiltzeko.
Abenduko tailerra: Gorputzarekin elkarrizketan
Tailer honen proposamena gizakiok gure baitan etengabe darabilgun barne-elkarrizketa eta gure gorputzaren adierazkortasuna modu kontzientean uztartzea da. Zientifikoki egiaztatuta dago gure buruari zuzentzen dizkiogun hitzek eta pentsamenduek eragin zuzena dutela gure errealitatearen pertzepzioan eta ongizatean, bai modu eraikitzailean, baita mugatzailean ere. Hitzek botere eraldatzailea dute.
Saio honetan, beraz, hitzaren potentzial horrekin jokatuko dugu, baina ez bakarrik gogoetaren mailan; gorputzaren mugimenduarekin elkarrizketan jarriko dugu. Hitza eta gorputza sinkronian aritzea bilatuko dugu, elkarren osagarri bihur daitezen. Horretarako, hainbat dinamika eta tresna baliatuko ditugu: besteak beste dantzaren esplorazioa, edo gorputz-pertzepzioa lantzeko ariketa espezifikoak. Helburua ez da teknika artistiko bat menderatzea, baizik eta gure barne-mundua eta kanpo-adierazpena lotzen dituen zubia zeharkatzea.
- Data: Abenduak 5, ostirala
- Ordutegia: 10:15-12:00
- Plazak: 15 pertsona
- Lekua: Gipuzkoako Dantzagunea.
Hodei Iriarte Kaperotxipi (Zarautz, 1993). Dantzaria eta sortzailea.
Ballet klasikoko ikasketak Madrilgo Real Conservatorio Profesional de danza Mariemma-n osatu zituen.
Bere ibilbide profesionala dantzari garaikide gisa hasi zuen Poloniako Baltic Dance Theatre n (2013-2015) eta Pragako Chamber Ballet-en (2015-2016). Ondoren, dantzari bakarlaria izan zen Austriako Landestheater Linz konpainian (2016-2019). 2019an freelance artista gisa hasi zen, Alemania eta Austriako antzokietan kolaboratuz.
Dantzari izateaz gain, konpositore gisa interes handia garatu du, eta hainbat dantza eta antzerki ekoizpenetarako musika sortu du, hala nola Prima Facie. Eszenografia eta jantzi laguntzaile gisa ere aritu da, baita koreografo gisa ere. Gaur egun, sorkuntza artistikoa eta ikerketa Kataluniako Unibertsitate Irekiko ikasketekin uztartzen ditu.
Alberto Serrano (Chicago, 1997). Dantzaria eta sortzailea
Dantzako Unibertsitate Gradua Institute of the Arts Barcelona-n osatu zuen.
Bere ibilbide profesionala Martz Dance Co-rekin hasi zuen, eta harrezkero hainbat konpainiarekin lan egin du, besteak beste, Ballet Contemporani de Catalunya , Company Wayne McGregor, Metamorphosis Dance eta Thomas Noone Dance. 2017an Moskuko Bolshoi Antzokiko lehiaketan parte hartu zuen, eta 2024an, Wayne McGregor-ek zuzendutako Biennale College Danza-n parte hartzeko hautatua izan zen.
Sortzaile gisa, hainbat lan garatu ditu jaialdietarako, adibidez Umbre (2022) eta Touch of Your Hue (2023). Bere Fornow duoak (Ana Rosa-rekin kolaborazioan) hainbat sari jaso zituen Valentzian, Interprete Maskulino Onenarena (AISGE saria) eta Areto Pieza Onenarena. Mugimenduaren eta neurozientziaren arteko elkargunea ere aztertzen du , eta irakasle gonbidatua da Institute of the Arts Barcelona-n.
Argazkia: Gorka Bravo
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
