Entzumen-irisgarritasuna kultur-guneetan Formakuntza
Errazbide programaren barruan, Irisgarritasunari eta Aniztasunari buruzko formakuntzak, martxoaren 11n Museum Cemento Rezolan (Añorga) eta martxoaren 18an Arkeologi Museoan (Bilbo), Gertu Kultura Bizkaia eta Gipuzkoa sareko kultura-programatzaileek "Entzumen-irisgarritasuna kultura-espazioetan" formakuntzan parte hartu zuten, Euskal Gorrak – Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren eskutik.
Formakuntza hau “Kultura zurea da, zure eskubidea da” urteko sentsibilizazio-kanpainan sartzen da, zentzumen- eta komunikazio-irisgarritasunean sakontzeko, entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako kultura-ekipamenduetan hobekuntzak ezartzeko.
Pertsona gorren kolektibora hurbiltzeko helburuarekin, eta kultur arloan arreta erraztuko duten baliabideak emateko asmoz, saioan zehar arreta eta komunikazio beharrak landu ahal izan genituen, baita entzumen desgaitasuna duten pertsonek kulturan aktiboki parte hartu ahal izateko tresnak eta edukiak ere.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
