Current Style: White/Black


Torreko Hodia Paleolitoko arte higigarriaren aparteko adibidea da. Hegazti baten hezurrez egindako hodi naturala da, eta duela 12.000 urte inguru egindako animalia-irudien grabatuak gordetzen ditu. Aldi baterako erakusketa honen bidez, Ekainberrik pieza berezi honen historia, ezaugarriak eta ikerketa zientifiko nagusiak aurkezten ditu.
Begiris elkartearen aholkularitzarekin, erakusketa itsuentzat eta ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat egokitu da. Bisita gidatua da haren balio nagusia, eta, horrez gain, ukimen bidez esploratzeko hainbat elementu eskaintzen ditu: Torreko Hodiaren tamaina handiko erreplika bat, grabatuak atzematea errazten duen panel bat eta hodiaren benetako tamainako erreprodukzio bat. Halaber, audioak dituzten QR kodeak eta azalpen-bideo labur bat ere baditu.
Ekainberrira oinez baino ezin da iritsi. Aparkalekua Zestoan dago, eta handik Ekainberrirainoko ibilbideak 20 eta 30 minutu artean irauten du, taldearen erritmoaren arabera.
3.00
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu