Errazbide
Errazbide Gertu Kulturako kultura-sareko eta kulturako profesionalei zuzendutako Irisgarritasun- eta Aniztasun-formakuntza programa bat da, eta kultura-profesionalei kultura-espazio irisgarriago eta inklusiboagoetara laguntzea du helburu.
Kultura inklusiboago baterantz aurrera egiteko, programaren funtsezko ardatz bat kultura-sektoreari formakuntza eta laguntza ematea da. Gertu Kulturak hezkuntza-konpromisoa hartu du eta, urtean zehar, kultur-programatzaileei zuzendutako formakuntza- eta lan-saioak sortu ditu, sareko gizarte-erakundekin lankidetzan, irisgarritasunari eta aniztasunari buruzko lantaldeetan eta trebakuntzetan oinarrituta.
Denboraldiko sentsibilizazio kanpainaren barruan, formazio eta aholkularitzaren helburua kultur praktikak diseinatzea eta sortzea da gizarte aniztasunetik abiatuta, pertsona guztiek kulturaz baldintza berdinetan gozatzeko aukerak, testuinguruak eta baliabideak eskainiz.
ERRAZBIDE BIZKAIA
Irisgarritasun unibertsala eta aniztasunarekiko arreta kultura-inguruneetan.
FEVAS Plena Inclusión Euskadi | Irisgarritasun kognitiboa gizarteratzeko tresna gisa. Kontsultatu formakuntza-baliabidea hemen.
ERRAZBIDE GIPUZKOA
Irisgarritasuna kultura-espazioetan.
Irisgarritasun unibertsala eta aniztasunarekiko arreta kultura-inguruneetan.
Gautena | AEN duten pertsonentzako Kultura Irisgarria.
Aspace Gipuzkoa | Garun-paralisia duten pertsonak kulturaren espazioetan zaintzeko premiak eta gomendioak. Kontsultatu formakuntza-baliabidea hemen.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
