Hontza Museoa eraikina
Hontza Museoa barrualdea
Hontza Museoa barrualdea
Ebaristo Bustinza Kirikiño Kalea, 18
48212
946216555

Deskribapena

Hontza Museoa, Durangaldeko Natur Zientzien museo ofiziala da, Mañarian kokatua. Museoak naturaren ezagutza eta dibulgazioa sustatzea du helburu, eta botanika, geologia, paleontologia, zoologia eta fungiaren inguruko bildumak biltzen ditu.

Museoan 47.000 ale baino gehiago gordetzen dira, munduko bost kontinenteetatik ekarritakoak, natur zientzien alor ezberdinetakoak. Bilduma horren zati bat erakusketa iraunkorrean ikus daiteke, hainbat aretotan banatuta, non animalien, landareen, mineralen eta fosilen adibide ugari erakusten diren.

Museoa, Enrike Huerta malakologoak sortu zuen, urte askotan bildutako eta ikertutako aleekin. Bere helburua Durangaldean natur zientzien museo bat sortzea zen, naturaren edertasuna eta balioa jendeari hurbiltzeko.

Gaur egun, museoak bisita gidatuak, eta dibulgazio-jarduerak eskaintzen ditu. Horien bidez, bisitariek naturaren aniztasuna ezagutzeko eta ingurumenaren kontserbazioaren garrantziaz jabetzeko aukera dute.

Irisgarritasun-informazioa

Museoko goiko solairura igotzeko, gurpil-aulkientzat egokitutako kanpoko arrapala bat dago.

Nola Iritsi

Hontza Museoa Durangaldean dago, Mañaria herrian, eta erraz irits daiteke garraio publikoan zein pribatuan.

  • Garraio publikoan: Lehenik eta behin Durango-ra trenez edo autobusez irits daiteke. Handik Alavabus-a hartuta Mañariara joan daiteke; normalean ordutegi ugari egoten dira Durango eta Mañaria artean. Durangotik Mañariara, bizkaibusa hartzeko aukera dago baita, baina ordutegiak askoz ere urriagoak dira.
  • Garraio pribatuan: Autoz edo beste ibilgailu pribatu batez edozein lekutatik irits daiteke. Hontza Museoa errepidearen ondoan dago, eta bere seinaleztapena urrutitik ondo ikusten da; beraz, erraza da aurkitzea.
  • Aparkalekua: Mañaria herrian aparkatzeko guneak daude, eta museotik gertu ere autoa uzteko tokia aurki daiteke.

Irisgarritasuna

  • Sarrera irisgarria
  • Komun irisgarriak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

946216555
Aholkularitza orduak: 
Astean zehar (astelehenetik-ostiralera), goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-19:00.