Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren fatxada

Deskribapena

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa Oñatin dago.

Eraikin moderno batean kokatzen da, 2006an ateak zabaldu zituen. Eraikinak hainbat areto polibalente ditu, kontsulta-gela bat eta zaharberritze-tailer ikusgarri bat.

Artxibo historikoetara jendea hurbiltzeko bisita gidatuen programa eskaintzen du.

Jarduera honen helburua da artxibo baten funtzionamendua ezagutaraztea, bisitariak dokumentuekin harremanetan jartzea eta guredokumentu-ondarea ezagutzeko eta kontserbatzeko interesa piztea.

Bisitan zehar, dokumentu-funtsen babesa bermatzen duten kontserbazio-neurriak ezagutu ahal izango dituzte parte-hartzaileek, eta dokumentuak zaharberritzeko prozesua nola gauzatzen den zuzenean ezagutu ahal izango dute.

Kultura- eta hezkuntza-proposamen bat, dokumentu-ondarea kontserbatzearen garrantzia ulertzera gonbidatzen duena, herritarren eskubideen berme gisa eta ikerketa historikorako funtsezko oinarri gisa.

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa: Donostiatik nola iritsi

Donostiako Renfe Aldiriak: 

Donostia-Zumarraga. Zumarragan jaitsi eta Lurraldebus DG04 linea hartu beharko duzu.

 

Lurrandebus:

Lurraldebus DG01 Donostia-San Prudentzio linea hartu, jaitsi San Prudentzion eta Oñatirako autobusa hartu (Lurraldebus DG04)

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Sarrera irisgarria
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria

Antolatzailearen kontaktua

Garazi Garaio Ellakuria ggaraio@gipuzkoa.eus
943415060
Aholkularitza orduak: 
10:00-14:00