Kalteberatasun egoeran dauden pertsonen kultura-eskubideak aktibatzeko sare nazionala sortu da
Kultura sektorearen eta gizarte sektorearen arteko lan eta elkarrizketa guneak aktibatzeko eta dinamizatzeko, 6 erakundek sustatutako sare baten sorrera bultzatuko dugu 2026an. Gertu Kultura Bizkaia programak egin duen ibilbideak pertsona guztien kultura-eskubideak bermatzen dituzten komunitateak eta inguruneak sortzen laguntzen du, eta arreta berezia jartzen du kalteberatasun-egoeran dauden pertsonengan.
Kultur Kabiak, Gertu Kultura sustatzen duen erakundeak, Hazlo Accesible (Madril) erakundearekin partekatzen du bidaia, Apropa Cultura (Katalunia), Cultura Inclusiva Balears Elkartea (Balear Uharteak), Adonar Elkartea (Valentziako Erkidegoa) eta BenCuriosa kooperatibaren Implementa Cultura (Galizia) erakundeekin batera.
Kultura eta gizarte elkargunean lan egiten dugun 6 erakundeok idarrak batu nahi ditugu gure ekintzak sendotzeko eta kultura eskubideak nazio, lurralde eta tokiko kultur politiken erdigunean jartzeko. Sare honek eskubide-kulturalekin eta 2030 Agendarekin bat datozen konponbide jasangarriak sortzeko premiazko beharrari erantzuten dio. Halaber, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen sarbidean eta parte-hartzean sortzen diren egiazko erronka zehatzei erantzun nahi die, kultura-sektoreari benetako inklusioa bermatzen duten tresna zehatzak emanez, inklusio- eta irisgarritasun-estrategia eraginkor eta zehatz bat ezarriz.
Datorren urtetik aurrera egitasmo honen jarraipena eta sarearen aurrerapenak kontatuko dizkizuegu; izan ere, erakunde, profesional, lurralde eta komunitateen arteko elkarlanerako gunea izateko helburuarekin sortu da.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
