Txakolin Museoa
Txakolin Museoa
Basigoko Bide Nagusia, 3
48130
946028513

Deskribapena

Ikus-entzunezko interaktiboen bitartez Bakioko Txakolinguneak txakolinaren, ardo berezi, bakar eta nortasun handiko honen, ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen digu.

Bertan izanda jakingo dugu azken urteotan aurrekoa aldatzeraino txakolinak berak eta upategiek izen duten historiaz eta garapenaz. Beti ere tradizioarekiko loturak askatu barik eta ohiko ekoizpenak hobetzeko aldera, ekinez eta ahaleginez, teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak eta abantailak erabiliz lortu ahal izan du goreneko mailetan onarpena eta izen ona ardo honek. Honekin batera ikusiko dugu zelan, txakolin zuria izan arren ezagunena eta ekoitziena, badirela upategiak txakolin gorria edo "ojo de gallo" deritzona edo beltza egiten dutenak. Txakolinon produkzioa txikiagoa izan arren ez dira zuria baino gutxiago, honen antzera nortasun handikoak eta bereziak baino.

Irisgarritasun-informazioa

  • Taldearen beharrizanak aurretiaz jakinaraztea eskatzen da, bisita ahal bezain beste egokitzeko bakoitzaren beharretara.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako eraikina.
  • Laguntza edo gidari txakurrak museoan ongi etorriak dira.
  • Informazio-mostradore irisgarria.
  • Furgonetak / Minibusak: Behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten erakundeen furgonetek museoko aterarte iritsi ahal dira. 

Nola Iritsi

  • Autobusez: Bizkaibus A3518 (Geralekua: Egia frontoia, 100 metrotara)
  • Aparkalekua: Museoak ez du aparkaleku pribaturik ezta mugikortasun urriko pertsonei zuzendutako plazarik gertu. Dena den, mugikortasun urriko pertsonekin lan egiten duten erakundeen furgonetek museo atera arte iritsi ahal dira (aurretiaz abisatu)
  • Aparkaleku publikoa eta doakoa dago museotik gertu, futbol zelaiaren aurrean (Zubiaurrealde, 42)

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Ukimen-elementuak
  • Sarrera irisgarria
  • Itsu-txakur
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Mirari Aberasturi txakolingunea@bizkaia.eus
946028513