Sala BBK-ren barrualdea
Sala BBK-ren kanpoaldea
5
Gran Vía López de Haro, 19-21
48001
944058824

Deskribapena

BBK Sala leku irekia da hiri-kulturaren zabalkunderako, baita gizarte- edo elkartasun-kutsuko edozein ekitaldi egiteko ere. Leku honetatik, bere jabea den BBK-k kultura bultzatzeko eta sustatzeko lan egiten du, guztion eskura egongo den askotariko eta kalitatezko programazioaren bidez.

Salan jazza, fadoa, flamenkoa, rock and roll-a entzuten dira, eta euskal kulturaren proiekzio-gune ere bada, trikitixa eta txalaparta ere entzuten baitira; eta nola ez, gure bertsolarien ateraldi zorrotzez ere goza daiteke bertan. Antzerkia, poesia, zinema eta erakusketak ere antolatzen dira. Mendiaz, itsasoaz, lurraz, unibertsoaz, umoreaz, magiaz… hitz egiten da, baita bizitzaz eta barreaz ere. Leku berezia da Bilboko kulturgintzaren eszenan, askotariko formatuak eta publikoak hartzen baititu, guztiengana irekita beti.

Irisgarritasun-informazioa

  • Konketa egokituak
  • Gune erreserbatuak desgaitasunen bat edo mugikortasun murriztua dutenentzat (Ikusi BBK Sala besaulki planoa)
  • Besaulki-patioan instalatutako bukle magnetikoa

Nola Iritsi

  • Metro Bilbao. Geralekua: Moyua. Irteera: Diputazioa / Geralekua: Abando. Irteera: Gran Vía/Kale Nagusia
  • Renfe Aldirikoak. Geralekua: Abando.
  • Bilbobus. Lineak: 01, 10, 26, 56, 62, 72, 77, A5, G1, G3 eta G6.
  • Autoz: Artxandako tuneletan zehar 10-15 minutuan iristen da aireportutik. Parkinak gertu 200 metroko erradioan.

Irisgarritasuna

  • Bukle magnetikoa
  • Sarrera irisgarria
  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Informazioa Sala BBK salabbk@bbk.eus
944058824
Aholkularitza orduak: 
Astearte eta ostegunetan 11:00-14:00 Astelehenetik larunbatera 17:00-20:00