Museum Cemento Rezolaren kanapoaldeko argazkia
4.9285721428571

Deskribapena

Museum Cemento Rezola espazio paregabea da, 2000. urtean sortua Donostiako Añorga auzoan, zementua zer den, zer bilakaera izan duen eta material horrek azken mendean gizartearen garapenean izan duen garrantzia ezagutarazteko, bai eta gaur egun eta etorkizunean hiri jasangarriagoak sortzeko eman ditzakeen irtenbide berritzaileak ezagutzera emateko ere. Museoa oso leku berezian kokatzen da, 1935ean fabrikak langileen seme - alabentzat eraiki zuen eskola zaharrean. 

Museoko aldi baterako erakusketetan arkitektura, arte, ingeniaritza edo diseinu proiektu zoragarri eta harrigarriak izango dira ikusgai.

Museoak, halaber, tokiko ondare materiala eta immateriala kontserbatzea eta balioestea sustatzen du, ondare arloko sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako baliabide aktibo gisa.

Museum Cemento Rezolak, gainera, gizarteko hainbat talderentzako jarduerak eskaintzen ditu, kulturarako sarbide unibertsala emateko helburuarekin.

Irisgarritasun-informazioa

Museum Cemento Rezolak pertsona guztiei sarbidea bermatzeko lan egiten du:

 

  • Erakusketa iraunkorreko aretoetan eta aldi baterakoetan sartzea eta zirkulatzea irisgarria da.
  • Museoak, bukle magnetikoa du harrera mahaian. Bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko harreran eskatu daiteke banakako bukle magnetikoa.
  • Ikusmen-desgaitasuna  duen bisitariak museoa bisitatzea errazten duten elementuak dituen kit bat dugu
  • Ukimen-baliabideak daude erakusketa iraunkorrean.
  • Laguntza-txakurrak sar daitezke.

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa

Euskotren-topo geltokia: Añorga - Geltoki hau 950 metrora dago.

Euskotren-topo geltokia: Errekalde - Geltoki hau 950 metrora dago.

Autobusak: 25, T3, T5 - Museotik hurbilen dagoen geltokia museoaren sarreratik 5 metrora dago.

 

  • Bizikleta

Bidegorri bat dago Donostiatik eta Lasartetik museoraino. Museoaren kanpoaldean bizikletentzako aparkaleku bat dago.

 

  • Oinez:

Antiguotik, Añorga Txikitik edo Lasartetik oinez irits daiteke Boulevarden bidez.

 

  • Garraio pribatua:

Museoak ez du aparkaleku propiorik. Inguruan doako aparkaleku publikoa dago.

Museoaren inguruan, 80 metrora, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku bat dago.

Irisgarritasuna

  • Bukle magnetikoa
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

943364192
Aholkularitza orduak: 
10:00 - 14:00

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Otsail 9
    Museum Cemento Rezola

    Zementuzko eskultura txikiak

    Maravillosa
    Muy buena la explicación
    Yolanda
    Guillén Macias
    ELKARGUNE
    Adimen osasuna